MENDIMINEZ
Azkenaldian badirudi mendira joatea ekintza arriskutsu batean bihurtzen ari dela. Nahi baino gehiagotan entzuten ditugu mendian bizia galdu dutenen pasarteak. Jarraian aurkezten dizuedan liburuak, omenaldi txiki bat eskaintzen die gailurrerako bidean gelditu ziren batzuei Ramon Olasagastik.

Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jasotzen da lan honetan. Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotzaz gain, batez ere bizitza aurkitu zutelako han. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie, Jose Luis Domeño Pepe Rayo, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion. Hauen guztien ibilbidea laburbiltzen da liburuan. Pasioz bizitako bizitzak.