jueves, 19 de abril de 2007

Musika



FERMIN MUGURUZA ETA AFRO-BASQUE FIRE BRIGADE-REN TALKA TOUR ABIAN DA


Fermin Muguruzaren zuzeneko egitasmo berria martxan da: Talka Tour 2007. Bira zabala eginen du Irungo musikariak Amerikara ere saltoa emanez. Apirilean hiru kontzertu emanen ditu Euskal Herrian: Durangon, Donibane Garazin eta Atarrabian


Afro-Basque Fire Brigade talde berria osatu eta Talka Tour 2007 izeneko bira abiatu du dagoeneko Fermin Muguruzak. Bira zabala eginen du Irungo musikariak eta Europan nahiz Amerikan arituko da. Bira honetarako, Ferminek betiko laguntzaileak izango ditu:

Mikel Abrego (bateria)

Sorkun (ahotsak)

DZ (platerak)

Xabi Solano (trikitixa)

Oskar Benas (gitarra)

Jon Elizalde (tronboia)

Fino (saxua)

Lonbi (tronpeta). Beste alde batetik errefortzu berriak izango ditu: Kubatik Víctor Navarrete (baxua) eta Leo Rodríguez (perkusioak); Jamaikatik Franklin ‘Bubbler’ Waul (teklatuak), Black Uhuru talde mitikoan aritutakoa; eta Stephanie Wallace (ahotsak), Anthony B-ren “backing vocal”, besteak beste.

Beraz, hamahiru musikari arituko dira zuzenean Talka Tourrean, musikaren munduan 25 urte beteko dituen Muguruzaren ibilbide oparoa birpasatzen.


APIRILA18 (asteazkena): PARIS: New Morning

20 (ostirala): DURANGO: Plateruena

21 (larunbata): DONIBANE GARAZI: Polikiroldegia.

26 (osteguna): BARTZELONA: Razzmatazz

28 (larunbata): GIRONA: La Mirona / Black Music Festival

29 (igandea): VIÑA ROCK Festival

30 (astelena): ATARRABIA-IRUÑEA: Totem

MAIATZA16 (asteazkena): TIJUANA: Multikulti

18 (ostirala): MEXICO D.F.: Festival Ollin kan de las Culturas en Resistencia

19 (larunbata): MEXICO D.F.: Festival Ollin kan de las Culturas en Resistencia

20 (igandea): MEXICO D.F.: Zócalo

23 (asteazkena): CARACAS: Plaza Los Museos

25 (ostirala): LA HABANA: Festival de la canción necesaria

26 (larunbata): LA HABANA: Tribuna Anti-imperialista

No hay comentarios: