viernes, 27 de abril de 2007

liburuak


BEGIRADA BAT KUBARI

Kubak sentimendu asko eragiten du (aldeko nahiz kontrako), eta galdera ugari ere bai. Fidel Castro, Kuba urte askoan gidatu duen komandante iraultzailea, azkenekotan da, eta horrek are eta galdera gehiago eragiten dizkigu. Zer gertatuko da Fidel hiltzen denean? Trantsizioa etorriko al da? Edo jarraipena? Iñaki Petxarroman kazetaria Kubara joan, eta hango jendeari (aldeko nahiz kontrako) galdezka hasi da, uharteko egoeraren piezak osatu nahian, Kubako egoera zein den ezagutu nahian. Liburu hau ahalegin horren fruitu da, beraz gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

No hay comentarios: