jueves, 19 de abril de 2007



GAZTETXULO HILABETEKARIA, GAZTEZULO BIHURTU DA
Sei urte pasatxoko ibilbidearen ondoren, goitik behera berrituta datorkigu GAZTETXULO aldizkaria. Kanpotik eta barrutik eraberrituta, izena eta izana aldatuta, etapa berri bati ekin dio gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekariak. Gaztetxulo GAZTEZULO bihurtuko da, gazte guztien zuloa izan nahian
Orain arte bezala, era guztietako edukiak eskainiko ditu GAZTEZULOk, baina berebiziko ahalegina egingo du, molde eta joera berriak gure egiteko. *Gehiago jakiteko

Zerbitzuei eta teknologia berriei are tarte zabalagoa eskainiz.
Kulturari garrantzi gehiago emanez.
Euskal Herriari eta nazioarteari zorrotz begiratuz.
Lotsagabe, zirikatzaile eta umoretsu arituz, baina, konprometituz.
Azken korronte eta joeren berri emanez.
Irakurleen proposamenei eta partehartzeari ateak parez pare zabalduz.
Diseinua goitik behera eraberrituz.
Orrialde gehiago eskainiz: jada 80 orrialde ditu, koloretan.
Prezio merkean: 14 euro baino ez urtean, 11 zenbakiren truke.
Aldizkariak oinarri sendoak ditu: 10.400 aleko tirada, 6.700 harpidedun, 1.200 saltokitan salgai...
Hori guztia lortu du GAZTEZULOk, eta gazteek gogoko dute. GAZTEZULOk aspaldi ekin zion bere bide propioari, Irutxuloren itzaletan egoteari utzita. Sei urte pasatuta, izenez ere Irutxuloren alaba izateari utzi dio. Maiatzaren 1ean www.gaztezulo.com webgunean martxan jarriko da, webgune indartsu eta berritzailea izango da.

No hay comentarios: