viernes, 18 de mayo de 2007

Festak

HASI DADILA FESTA!


Gaur hasiko dira Loinatz jaiak eta bost egunetan zehar festan murgilduko dira beasaindarrak; hurrengo asteburuan ere jarraituko dute egitarauko ekitaldiek.
Mariren jaitsierak emango die hasiera ofizialki herriko jaiei. Murumendiko kobazuloa utzi eta 22:30ean iritsiko da Mari herriko plazara. Sutan erreko dute aurten ere, baina akelarrearen ondoren hitz batzuk esatera agertuko da udaletxeko balkoira. Akelarre gaua balitz bezala, orduantxe murgilduko dira beasaindarrak Loinatz jaietan. Musika kontzertuak, haurrentzat ikuskizunak, lehiaketak... denetariko programa osatu dute Jai Batzordean. Bihar, esaterako, danbor doinuek hartuko dituzte herriko kaleak. Eguerdian gaztetxoek jardungo dute eta gauean helduen txanda izango da. Igandean dantza izango da eguneko izarretako bat. Gaualdean, berriz, su festak kolorea jarriko die jaiei. Ohiturari jarraituz, lagun taldeen eguna astelehena izango da eta asteartean egingo da urteroko azoka berezia.
Txosna guneko egitaraua
Udalak prestatutako egitarauaz gain, bada besterik. Txosna batzordeak ere bere ekintzak prestatu ditu Loinatz jaietarako. Gaur, 20:00etan, irekiko dituzte txosnak ikurrinaren igoerarekin. Gauean, berriz, 22:00etan hasita, Aluaren Algara, Nuke eta Residuos Sistematikos taldeek jarriko dute musika.
Bihar ere musika eskaintza izango da txosna gunean. Gauerdian DJ Bullen saioa izango da eta ondoren irrintzi lehiaketa. Koadrilen egunean lagun arteko olinpiadak egingo dituzte aurten ere. Datozen egunetarako ekitaldiak dira horiek, baina hurrengo asteburuan ere izango da gehiago.

No hay comentarios: