
Beasaingo Txindoki-Alkartasuna institutuko ikasleen lanak ikusgai daude
Gaur, 19:00etan, irekiko dute Batxiler Artistikoko ikasleen lanen erakusketa Usurbe Antzokiko erakusketa aretoak beste erakusketa bati irekiko dizkio ateak gaur. Txindoki-Alkartasuna institutuko ikasleek eginiko lanak bildu eta aretoko paretetan jarri dituzte zintzilikatuta. Batxiler Artistikoko ikasleen lanak dira, zehazki, eta gaur arratsaldeko zazpietan izango da inaugurazio ekitaldi ofiziala. Ondoren, maiatzaren 6ra arte egongo da irekita.
Ikasturtean zehar ikasketa adar hori aukeratu dutenek lan ugari egin dituzte irakasgai desberdinetan, eta artelan horietan oinarrituta prestatu dute erakusketa. Erabilitako teknikak ere anitzak dira. «Grafitoa, pastela, tinta txinarra eta argizaria erabili dute lanak egiteko. Irudiek duten bolumena eta diseinua ere desberdinak dira euren artean. Hiru dimentsiotan landu dituzte batzuk. Beste batzuk, aldiz, kartelak edota eguberritako txartelak jarriko dituzte ikusgai», azaldu du Babel Uria irakasleak. Horrelako erakusketa antolatzeak lan luzea du atzetik. «Lan bat egin aurretik aurreproiektua eskatzen zaie ikasleei. Pintura, diseinua eta bolumenaren kasuan zirriborroak. Ondoren, teknikak garatzen hasi aurretik, material berriarekin frogak egiten dituzte». Urtero antolatzen dute Beasaingo institutu horretako ikasleek erakusketaren bat, eta aurten ere ez dute hutsik egin nahi izan. Ni ere beasaingo institutu horretan ikasitakoa nahizenez, ohore bat da nire ondorengoen lanak goemendatzea.Beraz, bertara urbildu besterik ez daukazue arte gazteaz gozatzeko