miércoles, 23 de mayo de 2007

Bidaiatzen




New Yorkeko Harlem auzoa izugarri aldatzen ari da. Duela urte gutxi, zuri aberatsei ez zitzaien burutik ere pasatzen beltz pobreen auzotik paseoan ibiltzea. Azkenaldian, ordea, modan dago; bertako komunikabideek Hrlem oso "cool-a" dela diote eta dirudunak bertako musika areto eta dendetara urbiltzen dira. Aldaketaren ikurra Harlem Park izango da, kristalezko dorrea eraikitzen ari dira; eraikinak 135 metro, 34 solairu eta spa gune bat izango ditu, baina merkataritza gune eta jatetxeak ez dira faltako. Garai batean, Malcom Xen auzoa izan zen; Bill Clintonena da orain.


New York barnetik ezagutu nahi baldin baduzue, bere kale guztietako xehetasun guztiak ikusiz, jarraian proposatzen dizuedan aukerak plana borobiltzen lagunduko dizuete. Gray Line New York Tours enpresak hiria ezagutzeko autobusak eskaintzen ditu. Hauek nola ez New York-eko txoko interesgarri guztiak arakatzen dituzte. Baina benetan New York-eko zine izar bat bezala sentitu nahi baldin baduzu, limusinak eta luxuzko kotzeen zerbitzuak ere eskaintzen dituzte.


*klikatu argazkian informazio gehiago lortzeko

Musika

ZAHARRAK BERRI

The Beatles taldearen Sgt. Peper's Lonely Hearts Club Band disko ezagunak 40 urte beteko ditu datorren hilabetean. Hori dela eta, gaur egungo zenbait taldek disko horretako kanten bertsioak grabatuko dituzte, besteak beste, Oasis, James Morrison, The Fratellis, Travis eta Razorlight taldeek. Baina beraien berri ematen dizuet, azkena aipatu dudan taldeak arreta berezia merezi duelako. Jarraian iada ezaguna zaizuen Youtube orrialdean beraiek kontzertu batean eskainitako abesti bat ikusteko aukera ematen zaizue. Frogatuko duzue talde berezia direla eta betiko musika erritmoek gaur egun ere arraksta dutela. Abestiaren izena America da eta berari eskainita dago baina atera ditzala bakoiztak kontuak.

viernes, 18 de mayo de 2007

Festak

HASI DADILA FESTA!


Gaur hasiko dira Loinatz jaiak eta bost egunetan zehar festan murgilduko dira beasaindarrak; hurrengo asteburuan ere jarraituko dute egitarauko ekitaldiek.
Mariren jaitsierak emango die hasiera ofizialki herriko jaiei. Murumendiko kobazuloa utzi eta 22:30ean iritsiko da Mari herriko plazara. Sutan erreko dute aurten ere, baina akelarrearen ondoren hitz batzuk esatera agertuko da udaletxeko balkoira. Akelarre gaua balitz bezala, orduantxe murgilduko dira beasaindarrak Loinatz jaietan. Musika kontzertuak, haurrentzat ikuskizunak, lehiaketak... denetariko programa osatu dute Jai Batzordean. Bihar, esaterako, danbor doinuek hartuko dituzte herriko kaleak. Eguerdian gaztetxoek jardungo dute eta gauean helduen txanda izango da. Igandean dantza izango da eguneko izarretako bat. Gaualdean, berriz, su festak kolorea jarriko die jaiei. Ohiturari jarraituz, lagun taldeen eguna astelehena izango da eta asteartean egingo da urteroko azoka berezia.
Txosna guneko egitaraua
Udalak prestatutako egitarauaz gain, bada besterik. Txosna batzordeak ere bere ekintzak prestatu ditu Loinatz jaietarako. Gaur, 20:00etan, irekiko dituzte txosnak ikurrinaren igoerarekin. Gauean, berriz, 22:00etan hasita, Aluaren Algara, Nuke eta Residuos Sistematikos taldeek jarriko dute musika.
Bihar ere musika eskaintza izango da txosna gunean. Gauerdian DJ Bullen saioa izango da eta ondoren irrintzi lehiaketa. Koadrilen egunean lagun arteko olinpiadak egingo dituzte aurten ere. Datozen egunetarako ekitaldiak dira horiek, baina hurrengo asteburuan ere izango da gehiago.

viernes, 11 de mayo de 2007

musika

* klikatu argazkian eta ikusi bideoa
THE WHO: MUTILAK SASOIAN DAUDE ORAINDIK

The who Ingalaterrako banda mitikoak barakaldoko Bec-en joko du hilaren 19an. Laukote klasikoa 60ko eta 70ko hamarkadetako rockak emandako onenetarikoa da. The rolling stones eta the beatles taldeekin batera lortu zuen arrakasta, nahiz eta aurrekoak biak bezain ospetsua ez izan.

The Who taldeak gaur egun ere eragina izaten jarraitzen du artean eta baita arlo bereko hainbat taldetan. Eragina izugarrizkoa da, eta pop kulturak eta punkak ereferentziatzat izan dituzte My generation, I can’t explain eta The kids bezalako abestiak.

The who gurera dator oraingo honetan, baina jatorrizko bi kide soilik igoko dira taula gainera: Roger Daltrey abeslaria eta Pete Townshed gitarra jotzailea. Hala eta guztiz ere azken aldian aditzera eman dute taldeak beti bezain indartsu diharduela eta hasierako izpiritua bizirik daukatela.

Bitxikeria gisa aipatzekoa da, CSI telesail amerikarrean Townshed-ek jartzen dituela gitarra hotsak, beraz era guztietako entzuleak bereganatzen dituzte garaikoetatik hasi eta gaur arte.

Besterik gabe, edozein musikarik, bandak zein artistak aldarrikatzen duen kuadrilla dugu The Who.

domingo, 6 de mayo de 2007

5127 lagun joan ziren, 2000tik 2006ra bitartean, Arabako nekazaritza giroko herrietara bizitzera. Datuak harrituta utzi nau baina ala eta guztiz ere pozgarria da Sustraia aldizkariak aditzera eman duen datua. horrek esan nahi du herri horietako populazioa %16an egin duela gora dulea sei urtetan; Arabako gainerako herrietan, populazioa %4 besterik ez da hazi. Antzeko joera omen dago Euskal Herriko beste toki batzuetan ere. Guzti honekin ondoriozta dezakegu nekazal turismo etxeak ere bisitariz lepo egoten direla urtean zehar dauden oporraldietan beraz emen doakizue proposamen ezin hobea:


Maribel baserria


01439 Aprikano (Araba) Tel.: 945 362 818


XV. mendeko postetxea, Baia ibaiaren ertzean. Etxetzarrak birentzako 5 gela ditu, komunarekin, telebistarekin eta ile lehorgailuarekin. Gosariak, bazkariak eta afariak, hango plater tipikoekin eta etxeko gozogintzarekin. Likoreak eta infusioak egiten dituzte, establezimenduko lorategi botanikoko landareekin. Minigolf eta cricket zelaiak.


Bi pertsonentzako gelen prezioa: 55€.Gosaria: 4,00 €. Afaria edo bazkaria:22,47€.

sábado, 5 de mayo de 2007

Bertsolaritza



'Atera!' jaialdia antolatu dute, inprobisazioa ardatz hartuta



Goierriko Bertso Eskolaren 25. urteurrenaren harira ekitaldi ugari izango da. Inprobisazioa izango da Atera! jaialdiaren zutabea. Hiru hilabetetan zehar, uztailera bitartean, ekimen ugariren bitartez kalera aterako dituzte hainbat espresiobide: bertsolaritza, antzerkia, musika...




Atera! jaialdia atzo aurkeztu zuten Beasaingo Igartza jauregian. Aurkezpenean izan ziren Aitor Sarriegi bertsolaria eta Goierriko Bertso Eskolako irakaslea, Jon Aldanondo Goierri Telebistako zuzendaria, Iñaki Apalategi bertsolaria, Igor Eguren kazetaria eta Aitor Calvillo Goierriko Bertso Eskolaren ordezkaria. Apalategi antolatzaileak jaialdiari buruz azaldu zuenez, «betiko eskemetatik» atera nahi izan dute jaialdia. «Inprobisazioa sozializatzea da helburua. Jendeak barruan duena ateratzea nahi dugu; hortik izena: jendeak lotsa galtzea eta barruan zer duen erakustea nahi dugu». Emanaldi guztiak dohainik izango direla nabarmendu du Apalategik, eta «erronka handia» izan dela nabarmendu. Atera! jaialdiaren baitan askotariko ekimenak izango dira. Horien artean bertsozaleen herri arteko txapelketa jokatuko da. Telebistan, berriz, umeentzat beste lehiaketa bat izango da. Goierri Telebistak emango du lehiaketa eta Iñaki Apalategi eta Aitor Furundarena izango ditu aurkezle, ahozkotasuna eta inprobisazioa landuko dituen saioan. Lehiaketa dibertigarria egitea dela helburua azaldu dute. Hamabi urteko 16 umek parte hartuko dute; asteazkenetan emango dute telebistan. Finala Beasaingo Usurbe Antzokian izango da ekainaren 23an. Irailerako, bestalde, Igor Eguren liburua ari da prestatzen Goierriko Bertso Eskolaren inguruan, eta uda ondorenerako bukatuta izango duela adierazi du bertsolari eta kazetariak. Liburuak bertso eskolaren 25 urteotako errepasoa egingo du elkarrizketei tarte berezia eskainiz, eta Goierriko Bertso Eskolatik pasatu diren bertsolarien ezaugarriak nabarmenduz. Atzoko aurkezpenean parte hartu zuten bertsolariek eta bertsozaleek goierritar denak gonbidatu zituzten datozen hilabeteetarako prestatu dituzten emanaldietan parte hartzera, bakoitzak egitarauan bere gustuko zerbait aurkituko duelakoan.