jueves, 15 de marzo de 2007

ILARGIRA METROA HARTUTA


Harrigarria badirudi ere, NASAk neurri-unitate anglosaxoiak erabiltzen ditu, hau da, miliak, hazbeteak, oinak, librak... Ez beti, hala ere, batzuetan sistema metrikoa ere erabiltzen baitu; areago, biak nahasita ere erabiltzen ditu hainbat misiotan. Hemendik aurrera, ordea, Ilargiko misioetan sistema metrikoa bakarrik erabiltzea erabaki du NASAk.

Izan ere, unitate-sistema biak nahasita erabiltzeak ondorio latzak ekar ditzake. Hori garbi gelditu zen, adibidez, Marteko orbitatzaile klimatikoa galdu zenean. Nonbait, neurriak nahasteagatik gertatu zen akatsa: propultsatzailea aktibatzeko informazioa eman zuen kontratistak unitateen sistema anglosaxoia erabili zuen, eta NASA, berriz, sistema metrikoan ari zen lanean.
NASAk hartu duen erabakiarekin, beraz, desagertu egingo da halako akatsak izateko arriskua, Ilargiarekin zerikusia duten misioetan behinik behin. Beste ondorio onuragarri batzuk ere ekarriko ditu, gainera. Esate baterako, ilargia helburu duten beste espazio-agentziekin elkarlanean aritzea erraztuko du.

martes, 13 de marzo de 2007

Euskal diseinatzaileak

*Gehiago jakin nahi baduzu klikatu argazkian


SKUNK FUNK

Skunkfunk-ek gauzak garbi ditu. Ez dute artaldea jarraitzen une oro modak seinalatzen duen bidetik. Euskal diseinatzile hauen jantziak erabilera anitzekoak dira -pieza aldagarriak eta alderanzgarriak adibidez-. Eremu eta egoera ezberdinetara moldatzen dira jantziak eta diseinuek erosotasuna eta banakotasuna iradokitzen dute. Modara modu fresko eta funky batean hurbiltzen dira eta jarrera hau, mundu osoko kulturetan ardazten diren euren diseinu guztietan islatzen da.




Mikel Feijoo Elzo, Skunkfunk-eko sortzailea da eta bere helburu nagusia denboran zehar eta modan iraungo duten jantziak egitea da. Bezeroak eroso, ziur eta funky sentitu arazteko arropa apetatsua erabiliz. Ez dituzte modaren azken tendentziak jarraitzen ,diseinuak denboraren iragana garaitzeko eginak daudelako. Skunkfunk-en ez daude egun osoa pikuak biltzen. Ez lukete jantzien prezioa garestituko luketen iragarki kanpaina garestietan dirurik xahutuko. Bezeroen poltsikoetan beti uzten dute txanpona bueltan.




Guztia 1996. urtean hasi zen kamiseta bilduma batekin, ondorengo urteetan Skunkfunk markan bilakatuko ziren bildumak hain zuzen. 2000. urtetik aurrera eskaintza hazi egin da joera ezberdineko 300 jantzi pieza ezberdin izatera arte. Gaur egun, munduan zabalduta daukaten lantaldeko partaideek euren ideiak botatzen jarraitzen dute markak funk izaten jarrai dezan. Egun, Grezia, Errusia eta mendebaldeko Europako 700 denda baino gehiagotan topatuko dituzue eta laster , Zelanda Berrian, Kroazian, Australian edota Kanadan ere bai.





HILOBIAK MIATZEN, AUSTRALIAKO MISTERIOA ARGITU NAHIAN



Paleontologoek altxor bat topatu dute Australiaren hegoaldeko Nullabor lautadan: kareharrizko hiru kobazulotan, duela 800.000-400.000 urte bizi izan ziren animalien hezur fosilduak aurkitu dituzte. Asko gaur egun desagertuta dauden eta ezagutzen ez ziren espezieenak dira, eta denetarik dago, hasi animalia txiki-txikietatik eta hiru metroko erraldoira arte.

Kobazulo berean hainbeste animalia pilatzea ez da ohikoa, baina leku horretako geologia berezia da. Lautadaren erraietan kareharrizko kobazulo ugari daude ezkutatuta. Milaka urteko zikloetan, kobazulo horietarako sarrerak ireki eta itxi egiten dira, eta irekita daudenean, tranpa bat izaten dira inguruko animalientzat. Hala, animalia asko erori, pilatu eta fosildu dira hiru horien barruan.
Aurkikuntzak parerik gabeko aukera eman die ikertzaileei Australiako faunaren eboluzioa argitzeko. Izan ere, oraindik ez dakite zergatik desagertu zen Australiako megafauna duela 45.000 urte inguru.