domingo, 3 de junio de 2007

Literatura

MENDIMINEZ


Azkenaldian badirudi mendira joatea ekintza arriskutsu batean bihurtzen ari dela. Nahi baino gehiagotan entzuten ditugu mendian bizia galdu dutenen pasarteak. Jarraian aurkezten dizuedan liburuak, omenaldi txiki bat eskaintzen die gailurrerako bidean gelditu ziren batzuei Ramon Olasagastik.

* Liburuan klikatuz pasarte bat irakurri ahal izango duzu.
Azken urteotan mendian hil diren hainbat mendizaleren ibilbidea, biografia eta soslaia jasotzen da lan honetan. Mendiminez bizi izan ziren lan honetako protagonistak, mendirako pasioz, mendia zelako euren grina. Heriotzaz gain, batez ere bizitza aurkitu zutelako han. Felix Iñurrategi, Jose Luis Zuloaga Zulu, Manu Badiola, Atxo Apellaniz, Miriam Garcia, Xabier Ormazabal, Antonio Miranda, Mikel Ruiz de Apodaka, Xabier Ansa, Leandro Arbeloa, Gerardo Plaza, Ernesto Fonquernie, Jose Luis Domeño Pepe Rayo, Pumorin zendutako bost gazteak, Antxon Alonso, Xabi Guembe, Ruben Aramendia eta David Larrion. Hauen guztien ibilbidea laburbiltzen da liburuan. Pasioz bizitako bizitzak.

Albiste bitxiak

TXERRI KIROLAK




Txerrientzako kirol txapelketak modan daude Errusian. Mota guztietako txapelketak daude, baina
Txerrien Olinpiar Jokoak dira ospetsuenak; urtero antolatzen dituzte. Zazpi herrialdetako txerrikumeak hiru kiroletan lehiatu behar dira: lasterketa, igeriketa eta txerri-futbola. Errusiako Txerrientzako Kirol Federazioaren ordezkari batek esan duenez, “Olinpiar Jokoetan lehiatutako txerrikumeek txerri kirolari belaunaldi bat sortuko dute, eta gainera, ez ditu inork jango.


Albiste arraro gehiagori buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen:

Azken finean informazioa izaten jarraitzen dute eta beraz, onargarriak dira mota honetako albisteak.